2010/03/09

GNU/Linux: fitxategiak eta baimenak - 2

Atzo ez nuen esan baimenen zerrendan lehenengo gidoia zer den. Leku horretan jartzen da "d" bat adierazteko fitxategia, berez, direktorio bat dela. Gidoia agertzen bada, orduan fitxategi arrunta da. Beste aukera batzuk ere badaude, hainbat fitxero mota identifikatzeko, baina momentuz ez dugu ikusiko.

Baimenen funtzionamendua ondo ulertzeko UID eta GID ezagutu behar ditugu.
UID = User Identifier -> Zenbaki bat da eta erabiltzailearekin lotuta dago.
GID = Group Identifier -> Kasu honetan zenbakiak taldea identifikatzen du.

Horren gainean 3 komando daude erlazionatuta:
1. chmod -> baimenak edo fitxategiaren "moduak" aldatzeko erabiltzen da.
2. chgrp -> taldea aldatzeko. Taldeak baliagarriak dira elkarlanerako.
3. chown -> artxiboaren jabea aldatzeko.

Bihar jarraituko dut baimenek nola funtzionatzen duten azaltzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario