Ni Linuxero amorratua naiz. 2006an hasi nintzen Ubuntu erabiltzen eta handik aurrera ez dut utzi. Oso pozik nabil pinguinoren sistema eragilea erabiliz, benetan, uste dut informatika berraurkitu dudala Windows-etik at.
GNU/Linux-en eta orokorrean UNIXen, fitxategiak byte edo datu multzoak baino ez dira. Ez daukate egiturarik eta aplikazioaren esku geratzen da datuen interpretazioa.
Zer egin dezakegu artxibo batekin? Funtsean, honako hau:
1. Irakurri (begiratu).
2. Idatzi (aldatu).
3. Egikaritu (exekutatu).
Beste alde batetik, 3 baimen mota daude:
1. Erabiltzailearentzat: hau da, zer egin dezake fitxategiaren jabea?
2. Taldearentzat: artxiboak badu talde bat lotuta. Baimen honen bitartez talde horren kideek zer egin dezaketen fitxategian esartzen da.
3. Besteentzat: azkena da, zer egin dezakete gainontzekoek?
Informazio hori guztia "ls -l" komando erabiliz ikus daiteke. Kontsola batean hori egikaratzean halako zerbait ikusten dugu:
juancar@Twin2:~$ ls -l
-rw-r--r-- 1 juancar juancar 671290 2010-03-02 19:50 STEL.pdf
Gorriz daudenak jabearen baimenak dira. "r" = read = irakurri, "w" = write = idatzi eta azkena "-" ez dago emanda, beraz, STEL.pdf fitxategia ezin da exekutatu.
Urdinez daudenak taldearen baimenak dira eta, bukatzeko, berdez daudenak gainontzekoenak dira.
Momentuz nahikoa da.
Ondo izan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario