Atzo liburu batean irakurri nuen edozer gai menperatzeko 10 urte beharrezkoak direla.
Nik momentu honetan 8 urte inguru daramatzat euskara ikasten eta ez dut uste hurrengo 2 urteetan hizkuntza menperatzea lortuko dudanik... zeozer gehiago egiten ez badut, behintzat, seguru ezetz.
Hori dela eta, gaur "H Faktorea" martzan jartzea erabaki dut. Hasiera batean "H Faktorea"ren ideia zen "El Factor H"ren sarrerak itzultzea, baina hori nekagarria izango litzatekeela pentsatu dut eta ez dut horrela egingo. Beraz, nahiz eta izena bera izan, edukiak ez dira berdinak izango, behintzat ez orokorrean.
Blog honetan protagonista EUSKARA izango da. Saiatuko naiz ahal dudan guztietan sarrerak sortzen, beti zuzentazuna bilatzen baina presio barik. Hau ez da EGA azterketa eta ni erdaldun petoa naiz :-)
Zeri buruz idatziko dut? Bada, gogoko ditudan gaiei buruz: informatika, segurtasuna, elektronika, euskara, liburuak, etab.
Gero arte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario