Atzo ikusi genuenez, erabiltzaile bakoitzak bere identifikadorea edo UID dauka.
Behin ordenadorea martxan, erabiltzaile edozer gauza egiten saiatzean, prozesu bat habian jartzen da eta prozesuak ere badauka bere identifikadorea, hain zuzen ere, erabiltzailearena.
Orduan, demagun sistema artxibo bat irekitzen saiatzen dela. Hori prozesu baten bitartez egingo du eta prozesuak, lehen esan dudanez, erabiltzailearen identifikadorea hartuko du beraientzat.
Prozesuaren UIDa eta fitxategiarena berdinak badira, artxiboaren baimenak ezarriko dira. Momentu horretan, adibidez baimenak -r--rw-rw- badira eta erabiltzailea artxiboa aldatzen saiatzen bada, sistemak ikusiko du baimenek debekatzen dutela ekintza eta, berez, bertan behera utziko du. Sistemak ez du gehiagorik egiaztatuko.
Beste kasu bat, prozesuaren UIDa eta fitxategiarena desberdinak badira, orduan begiratuko dira taldearenak eta goiko lerroetan azaldu dudan logika aplikatuko da.
Badago erabiltzaile berezi bat "root" deitzen dena. Bere UID zero da eta nahi duen guztia egin dezake. Hori da ezaugarri nabarmenagoa. Izan ere baimenak alda ditzake eta horregatik exekutatzeko baimenak aktiba ditzake, jabetasuna aldatu, etab.
Oro har, ez da komenigarria "root" erabiltzailea erabiltzea. Bakarrik erabili behar da beste erremediorik ez dagoenean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario